
Incoterm-ak, Nazioarteko Merkataritza Ganberak, nazioarteko merkataritzan ezarritako interpretazio arauak dira. INCOTERM hitza ingeleseko hurrengo hitzetatik dator: INternational COmmercial TERMS (Nazioarteko Merkataritza baldintzak).
2010-eko CCI-ko (Nazioarteko Merkataritza Ganbera) incoterm-ak, 2011 urtarrilaren 1-ean ezarri ziren 2000 urteko INCOTERM-ak ordezkatzeko asmoz.
Incoterm berriak hamairutik hamaikara murriztu ziren, erabilgarritasun murriztua edo inolakoa ez zutenek kenduz (DDU, DAF,DES eta DEQ) eta berriren bat sortuz (DAP, DAT).
Nazioarteko Merkataritza arauen eguneraketak hamar urterokoak dira, beraz, Incotermen hurrengo edizioa, 2021 urtarrilaren 1-ean izango da.
Gaur egun ez da ezagutzen edizio berri honen xehetasunik.